Jauregi ikusgarri baten berpiztea
Floreaga Jauregia XVI. mendean eraikitako jauregia da. Bere beheko solairuak garaiko euskal arkitektura gotikoa islatzen du. Jauregia eraikitzen zihoan heinean mende hartako forma, material eta gune berritzaileenak egin zituen bere.
Hasiera batean harrizko estilo gotikoan egina izan bazen ere, Enrique IV agindutako dorretxeen suntsipenaren ostean, jabeak, Pedro Sanchez Zuazolakoak, adreiluz eta estilo mudejarrean berreraiki behar izan zuen. Sarrerako ate ikusgarria eta arku itxurako zein mudejarreko leihoak nabarmentzen dira eraikinaren kanpo aldean.
1677az geroztik, jauregia Gartziezko konteen esku gelditu zen eta jatorrizko distira galdu zuen.
Denboraren poderioz nekazal etxe bilakatutako jauregi honetan Atano III.a pilotari handia jaio zen.
XX. mendean hasi zen jauregi garrantzitsu honen iraungitzea. Zorionez, 1997an Joseba Olaizola sukaldariak bere jatetxea bertan kokatzeko erabakia hartu eta honen zaharberritzea gauzatu zuen. Horrela, Azkoitiak historia handiko jauregia berreskuratu zuen.